Mugikortasun soziala

Mugikortasun soziala edo gizarte mugikortasuna pertsonek klase sozioekonomiko batetik bestera igarotzeko posibilitatea edo aukera da. Gorakorra izan daiteke, maila goragoko klase bateko kide izatera igarotzen denean (eta orduan igogailu soziala ere deitzen ziao, adierakzera figuratuan);  zein beherakorra, beheragoko klase sozioekonomiko batera pasatzean.  Kasu horietan, mugikortasuna bertikala da. Mugikortasun soziala horizontala ere izan daiteke, pertsona baten egoera sozioekonomikoa maila berdinaren baitan aldatzen denean, adibidez kategoria bereko lanbide batera aldatzen denean.

Mugikortasun soziala aukera berdintasunarekin dago loturik: aukera berdintasuna badago gizarte batean, mugikortasun sozial handia izango da; ildo horretatik, meritokrazia ere mugikortasun sozialerako oinarria da. Mugikortasun soziala sustatzeko arrazoiak normatiboak (aukera berdintasuna oinarrizko printzipio moraltzat hartzen denean), efizientziarekin loturikoak (baliozkoak diren pertsonak baztertu egiten dira, dagokiena baino maila beheragoko batean kokatzen direnean), zein integrazioarekin loturikoak, gatazka soziala saihesteko.