Multzokatzea edo konglomeratuen analisia

Multzokatzea edo konglomeratuen analisia (ingelesez, clustering, cluster analysis) hainbat elementuetan modu naturalean bereizten diren multzoak antzemateko zenbait teknika estatistiko dira, elementu horiek aldagai batzuetan hartzen dituzten balioetatik kalkulatzen diren distantzietan oinarrituta. Adibidez, hainbat txirrindularien artean, adina, sexua, erabilera-maiztasuna, erabilera-mota, bizikletaren prezioa eta abar jasorik, multzokatzearen bitartez txirrindularien artean bereizten diren gertutasun-taldeak antzeman ditzakegu, aldagai horietan antzeko balioak hartzen dituzten txirrindulariak multzo berean sortuz.

Beraz, multzokatzea segmentazio-teknika sorta da, baina analisi diskriminatzailean ez bezala, aurretiko multzoak edo horien kopurua finkatu gabe, datuetatik modu naturalean eratortzen diren multzoak ondoren bereiziz, antzekotasunetan oinarriturik.