Mundu sozialak eta azpimunduak

Mundu sozialak, ingelesez social worlds,  jatorrian Chicagoko eskolatik erabilitako gizatalde eta gizarte antolaketen kategoria bat da, maiz azpikulturarekin nahasten dena. Hala ere, azpikulturak ez bezala non ezaugarri formalek (janzkera, adibidez) garrantzia handia duten subjektu bat azpikulturan barneratzeko, eta bilkura-espazioek (tabernak, adibidez) ere garrantzia duten, mundu sozialak borondatezko atxikipen esplizituan, objektu sozial baten inguruan,  eta elkartasunean oinarritzen dira, eta espazioan sakabanatuagoak edo transzendenteagoak dira. Horrela, azpikulturak surflariak eta punkiak lirateke, baina mundu sozialak lirateke alderdi politiko, elkarteak eta futbol talde baten jarraitzaileak lirateke. Beste desberdintasun bat mundu sozialen eta azpikulturen artean, kultura nagusiarekin duten erlazioan datza: jatorrian azpikultura kontzeptuak erresistentzia edo oposizioa zuen kultura menderatzailearekin, kultura alternatiboa izatera heltzen ez den arren; mundu soziala, ordea, integraturik izaten da gizartean eta sozializaziorako bitartekoak ere izan daitezke. Hala ere, mundu sozialak azpikultura izatera heldu daitezke, mundu sozialak bere ezaugarri bereziak nabarmendu edo arau sozialak ez errespetatzera heltzen ez denean (adibidez, futbol talde baten jarraitzaileak haien janzkera nabarmendu eta indarkeria erabiltzen hasten direnean).

Azpimundu kontzeptua problematikoagoa da. Adiera arruntean azpimundu hitza zentzu gaitzesgarria du, eta marjinazioan diharduten gizataldeak (drogaren azpimundua, delinkuentziaren azpimundua, sekta baten azpimundua) izendatzeko erabiltzen da. Soziologian, ordea, kontzeptu lausoagoa da (arlo zientifikoa izanda definizio zehatza eduki beharko lukeen arren), eta mundu sozial oso bat izendatu (gizartean integraturik dagoenez, azpimundu bat da, azpi aurrizkiarekin) nahiz  mundu sozial baten baitan bereizten diren subjektuen azpitaldeak, ezaugarri bereziekin (futbol talde baten jarraitzaile erradikalak zein erlijio batean sortzen den sekta bat) aipatzeko baliatu da.

Erreferentziak