Musika airean, Karmele Jaio: laburpena

Laburpen laburra

Elena bakarrik bizi den emakume adindua da, duela sei urte alegundu zena. Leihotik begira pasatzen ditu egunak, etxetik atera gabe. Bereziki, aurrean duen leiho bati begira egoten da, non Carmen txikitako laguna bizi den, duela egun batzuk atera gabe hura ere. Carmenen laguna izan bazen ere, badira 30 urte ez diote elkarri hitz egiten, Carmenek beretzat nahi zuen mutila lapurtu ziola uste zuelako alde batetik, eta Elenak bere senar Isidro harekin oheratu eta haren alaba bere senarrarena dela uste duelako. Carmen jelosiaz ezkondu zen Isidroen anaiarekin. Emakumeen arteko liskar horrek gizonen arteko harremana gaiztotu eta eztabaida batean izandako istripuan Isidrok eskua galdu zuen. Elenaren semeak Beatriz izeneko neskame bat kontratatzen du Elena laguntzeko. Neskak aire berria ekarriko du etxera, eta bizia emango dio Elenari. Sabin semeak bitartean une latzak biziko bere matrimonioan. Carmenek barkamena esaktuz bidaltzen dio gutuna Elenari. Rikardo herriko mediku gaztearen amaren heriotzak, Elenaren eta Carmenen laguna zenarenak, Elena eta Carmen elkartu eta Elenak ere barkamena eskatuko dio Carmeni. Bitartean, Rikardo eta Beatriz elkartu egingo dira, bikote gisa, Nikaraguako elkartasun proiektu batean egin beharreko kontzertu baten inguruan. Eleberriak iragana, oroitzapenak (iraganerako jauzi edo flashback ugari ditu eleberriak) eta bizitza bera (musika airean bezala itzaltzen dena) ditu gai nagusi, eta gorrotoa baztertu eta alaitasunez bizitzeko aldarrikapen hunkigarria da.

Laburpen luzea

1-2-3 kapituluen ordena aldatu egin da, istorioa hobeto ulertzeko.

3: Elena bakarrik bizi den emakume zaharra da. Bizkaiko herri txiki batean bizi da. Sei urte dira Elena Isidro senarra hil zitzaiola. Maritxu ahizpa, duela bi urte hil zen, Argentinan. Bakardadera ohitu eta azkenean babesleku ere bada berarentzat. Leihotik begira pasatzen ditu egunak. Ricardo medikua etortzen zaio etxera, Miren lehengusinaren semea dena. Mirari lagunak, maistra izandakoa eta ezkongabea, egunero bisitatzen du, kafea hartu eta kartetan jolasteko. Miren oso berritsua da, baina bera guztiz kontrakoa da, isila, ja ez zaizkio hitzak ateratzen. Ileapaintzaileari ere esana dio, ez zaiola bere berriketa gustatzen da, ilea apaintzea bakarrik nahi duela, eta haserretu egiten da.

Elenak bi seme-alaba ditu: Olatz eta Sabin. Olatz Estatu Batuetan dago, eta Sabinek fundizio batean egiten du lana. Berarekin egoteko neska bat aurkitu dute, eta neska deitu egin dio telefonoz biharamunean hasiko dela esateko. Semeak uste badu neskamearekin aterako dela kalera, oker dabil. Ez du inor ikusi nahi, eta bere munduan, oroitzapenetan, bakarrik egon nahi du.

2: Sabinek elkarrizketa egiten dio ama zainduko duen neskari. Beatriz du izena eta Ekuadorrekoa da. Bilbon lan egindakoa da, agureekin lanean beti. Sabienk esaten dio eguneko 24 orduak egongo lizatekeela berarekin. Beatrizek galdetzen dio ea musika gustatzen zaion, eta Sabinek ez daki zer erantzun. Bestelako argibideak eman, amari telefonoz deitzen dio neskarekin lehen harremana izan dezan. Gauean, fundizioan, Sabinek gogoratzen du nola amak abesti bat kanatzen zien txikitan, Beatrizen galdera gogoratuta. Amak egiten zituen madalenak ere gogoratzen ditu, eta madalen politena Olatzentzat gordetzen zuela.

1: Etxeko leihotik plazako musika-kioskoa ikusten du. Txikitan han ibitlzen zen gora eta behera, korrika inguruan,  Karmen eta Mirari lagunekin. Karmenek sekretuak kontatzen zizkion beti, beti oso irekia zen horretarako, baita Basilio apaizarekin aitortza egiteko, bera ez bezala. Miren lehengusina ere ibiltzen zen haiekin, gutxiago, maiz gaixo egoten baitzen. Beti elkarrekin egongo zirela uste zuen, baina bizitza badoa, musika airean bezala.

Elizako kanpaiek jotzen dute. Julian okina hil da. Larritasuna sentitzen du herriko bat hiltzen denean, bere zati bat ere harekin hiltzen dela sentitzen duelako. Baina ja ez du negarrik egiten, ezta Isidro senarragatik ere, bihotza gogortu zaio. Eta hala beharko, bizitza ihesi baitoa etengabe, txikitatik Aita ama, zenbat urterekin ezkonduko naiz soka saltoan abesten zutenetik.

4: Carmen neska txikiak aitortza egiten du apaizaren aurrean, lagun bati txanpona lapurtu diola. Apaizak itzuli behar diola esaten dio, eta hala egingo duela dio Karmenek, igandeko paga hartzen duenean, Julianen okindegian gastatu duelako dirua. Apaizarekin Agur Maria bat egiten du otoitz.

5: Elenak bere etxeko leihotik plazara begira pasatzen du eguna. Bere bizitza guztia palza horretan pasa du. Bereziki Carmenen etxe aldera begiratzen du. Txikitan eta gaztetan lagunminak ziren eta haren etxera maiz deitzen zuen, baina haserretu ziren duela 30 urte eta geroztik ez diote elkarri hitz egin.

Mirarik kalera ateratzeko esaten dio, baina berak ez du nahi, eskaileretan erortzeko beldurrez. Gogoratzen da txikitan Mirenek utzitako bizikletan erori zela Mirarirekin, baloiarekin zebilen Isidrorekin tupust eginda. Isidrorekin izandako beste istripuak: eskua galtzea, eta Sabin bera ere, Isidrok esaten zuelako Sabin istripu izan zela, ezkondu aurretik errota zaharrean maitasuna eginda sortu zelako.  Isidrok esan zion hil aurretik hilobira haserrerik ez eramateko. Ez daki zer esan nahi zuen horrekin.

Bizitzan sentitu duen haserreak moldatu duela sentitzen du Elenak, ez bera bakarrik, Carmen ere bai. Hala ere, azken egunetan Carmen ez da etxetik atera eta arduratuta dago.

6: Sabin goizean iristen da etxera lanetik. Oier semearekin eta Inma emaztearekin gosaltzen du, familia normal bat bezala. Baina ez dira familia normala. Sabin galduta bezala sentitzen da etxean. Oier eta Inma gutxi ikusten ditu. Inmarekin eztabaidatzen du Elenaren neskameari eman beharreko diruaz. Inmak dio bere ama ere zaintzailea behar duela. Inmak dio ez dela guztia egitera iristen, eta ezin duela gehiago. Sabinek amak madalen onenak Olatzentzat gordetzen zituela gogoratzen du.

7: Leihotik begiratzen du beti Elenak. Oraingo bizitza ikusiz eta horrela lehengoa gogoratuz pasatzen du eguna. Baina azken egunotan Carmenekin dago asaldatuta. Zergatik ez den kalera ateratzen, zer ote duen. Elenak badaki etxean dagoela, Carmenen esku dardaratia bere etxeko gortinen atzean sumatzen duelako, berari begira hura ere. Neskamea bihar arratsaldean dator eta horregatik ere kezkatuta dago.

8: Mirari Rikardo medikuarengana doa errezeten bila. Rikardo Mirenen semea da. Mirarik kontatu dio Elenari neskamea ekarri behar diotela. Eskertuta dago Mirarirekin, Elena eta bere ama zaintzen dituelako. Mirariri eskaini izan dio soldata bere ama laguntzeagatik, mandatuekin eta, baina ez du onartzen. Rikardok ere laguntzen du bere ama, arropak eskegitzen ditu eta abar. Amak esaten dio hori emakumeen gauzak direla.

9: Beatriz dator etxera. Elenak atea ireki eta señora deitzen dio neskak. Elenak hotz eta haserre bezala tratatzen du, etxeko lanak egiteko dagoela ohartarazten dio, eta ez bera zaintzeko. Berak badakiela bere burua zaintzen. Barre egiten du neskak, Sabinek horrelakoa zela esan ziola, baina ez horrenbesterako. Olatzen gelan lo egingo du. Neskak natural galdetzen du ea dutxatu daitekeen, ur hotzarekin egiten duela esaten dio. Bukatzen duenean, bere lehen lana egiten du: Elenari merienda prestatzen: kafe bero-beroa gailetekin, eta beti izango da horrela. Neskak kontatzen du bere herrian talde batean abesten zuela, ea nahi duen abestea. Elenak dio ezetz, bere bakea amaitu duela pentsatzen du, neska alaiegia dela.

10: Carmenek apaizari konfesatzen dio gezurra esan dduela Elenaren ezkontzara ez joateko, ezin dituelako haiek zoriontsu ikusi.

11: Gazteak direlarik, Elena eta Carmen Isidrok eta Santik lan egiten zuten aitaren aroztegira buelta egiten dute, haiek ikusteko. Beraien artean irribarreak trukatzen dituzte. Isidro irekia da, eta azkarra. Santi motelagoa, herabea, hitz-totela edo tartamudoa ere bada. Ezberdinak izanda ere, beti daude elkarrekin, eta Isidrok asko babesten du anaia.

Elenak gogoratzen du Carmenekin soka saltoan jolasten zela, eta aita, ama, zenbat urterekin ezkonduko naiz, abesten zutela. Carmenek beti zioen haur asko eduki nahi zituela. Bera zen beti izarra lagunen artean, bere orezta ukituz, diamantea balitz bezala.

Herriko jaietan, Isidrok Elenari eskatzen dio dantza. Elena harrituta dago, Carmeni eskatu behar ziola uste zuelako. Dantzan hegan egin dutela esaten dio amaieran Isidrok. Elena liluratuta dago. Carmen haserre, eta hortik kontatzen Isidro benetan bere bila zihoala. Isidro errota zaharreko lasto gainean oheratzen da Elenarekin, Elena haurdun gelditu eta berehala ezkontzen dira.

Carmen ez zen ezkontzara joan. Inbidiaz. Gaixo zegoela esan zuen. Urtebete beranduago Miren ezkondu zen, eta zeinekin eta Don Rikardo medikuarekin, emakume guztiek desiratzen zuten gizona. Gehiegi Carmenentzat. Jelosia piztu, eta orduan hasi zen mamitzen barruan Elenaren eta Carmenen arteko gorrotoa, barrutik atera ezinezkoa, botilan sartzen den barkuaren maketa bezala. Isidrok haserrea hilobira eramatea ez duela merezi esan zion.

Elenaren harridurarakoa, ezkondu ondoren, Carmenek jarraitu zuen aroztegira joaten. Santirekin ezkonduko da, Elenarekin harrituta eta kezkatuta utziz, uste duelako Isidrorekin egoteko ezkondu dela Santirekin.

12: Carmen konfesatzera doa. Apaizari esaten dio senarrari gezurra esaten diola, maite duela esaten diola eta ez dela egia, eta horregatik Jainkoak haurrik gabe zigortzen duela.

13: Elenari ez zaizkio gauak gustatzen, isilak izan arren. Eguneko isiltasuna gustatzen zaio, leihotik begira, zerua hodeiekin.

Elenak josten ikasi zuen eta horretan eman du bizitza guztia. Bizitza oihala dela dio, jostorratzak bezala sastadak ematen dituena. Eta korapiloak dituena.

Carmenen korapiloa zen ezin zuela haurrik izan. Eta berak familia zabala nahi zuen. Udan herrira etortzen ziren Rampin anaiak bezala, zirkuko gimnastak. Horiek familia zabala ziren. Anaietako bati Katu izena jarri zioten, begi berdeak zituelako. Carmenen atzetik ibiltzen zen, errota zaharrera eraman nahi zuen, eta cielito lindo deitzen zion.

Carmen baserrikoa zen, familia zabal bateko txikiena. Baserrian bera zaintzeko aukerarik ez, eta herrian bizi zen izebaren etxera eraman zuten. Izeba kaletarraren etxe isilean bizi izan zituen haurtzaroa eta gaztaroa. Eskolan berehala egin zen lagun Elenarekin.

Santirekin ezkonduta, izebaren etxean bizitzen jarraitu zuen. Baina haurrik ez zetorren. Eta etxeko isiltasuna ito egiten zuen Carmen. Don Rikardo medikuarengana joaten hasi zen joaten, ea zer gertatzen zitzaion. Baina bisita sarri horiek esamesak sortu zituzten herrian, areago planta oneko Don Rikcardo ezagututa. Carmenek haurrik ez izatearen errua Santiri botatzen zion, eta Santi sumintzen eta erotzen hasi zen kontu horrekin.

14: Santi konfesatzera doa. Apaizari esaten dio emaztea espiatzen aritu dela, ez dela harekin fio, medikuarengana maiz joaten delako.

15: Herriko jaiak dira eta denak daude plazan. Elena, isidro, Carmen, Santi, Don Rikardo. Carmenek senarra utzi eta gizonen artean dabil, lotsagarri. Santi badoa. Carmen Katurekin hasten da ligatzen. Isidro eta Elena ere badoaz, baina etxera helduta, Isidrok alde egin eta lau ordu dago kanpoan. Izerditan itzultzen da. Elenak ez dio ezer galdetzen.

16: Santi konfesatzera doa. Apaizari esaten dio anaia ia hil duela, eta azkenean esku bat galduko duela bere erruz. Hizt-totelka hitz egiten du. Emazteagatik egin du. Don Ricardorengana joan da, emaztearekin zuen harremanaz galdezka, eta hark Isidro seinalatu dio. Ikusi zuela Carmen Isidroren besotik helduta, ilea nahastuta, jaietan. Isidrok zin egin dio ordea emaztea ez duela ukitu.

17: Dantzaldiaren biharamunean gertatu zen Isidoren ezbeharra. Santi garrasika medikuaren kontsultara sartu eta handik korrika atera zen arostegira. Bi anaiak eztabaidan, oihu bat entzun zen. Isidrok eskua galdua zuen, istripuz. Inork ez zuen istripuari buruz gehiago esan bizitza osoan. Elenak ez zuen galdetu, eta Sabinek eta Olatzek galdetu arren, ezer gehiago ez zen jakin. Isidro aldatu egin zen geroztik. Bere ametsak bukatuak ziren.

18: Elenak esaten dio Beatrizi leihoak garbitzeko. Ea zertarako, kalea hobeto ikusteko, eta Elenak ezetz, zerua eta hodeiak ikusteko.

19: Txikitan, Elena, Mirari eta Carmen Julianen okindegira joaten ziren gozokiak erostera. Egun, okindegia itxita dago eta erdi botata. Bizitza ere horrelakoa da, azkenean hondatu egiten da. Julian okina ere, jubilatu eta galduta ibili zen, hozturik, duela egun batzuk hil zen arte.

Mirari eta Beatriz baikorrak dira, eta dira konturatzen bizitzaren saminaz. Lagunak egin dira biak. Beatrizek bere familiaren berri ematen dio, gehienak hemen daude (ikus pertsonaiak atala).  Ekuadorren bere ahizpak semea utzi du, eta triste dago horregatik. Elena gogoratzen da Maritxu eta Koldorekin, bera txikia zelarik, gerran, Argentinara bidali zituzten anai-arreba zaharragoak.

Juanjo supermerkatuko langilea dator etxera gauzak ekartzera. Herabea baina jatorra da. Beatrizen adiskide egiten da.

Familiaren berri izanda, konturatzen da Elena gezurretan aritu zaiola Beatriz, lan esperientziarik ez duela, etorri berria delako. Beatrizek sentitzen duela esaten dio, dirua behar zuelako esan ziola.

20: Sabinek amari deitzen dio neskari buruz galdezka. Neska alaiegia dela dio. Inma eta Oier gutxitan ikusten ditu, orain hiru egun jai eduki arren. Inmari galdetzen dio ea Iñakirekin patruilatzen jarraitzen duen.Iñaki izeneko ertzain horren zeloak ditu.

21: Elenak isiltasuna bilatzen du. Gogoratzen da txikitako eskolan, diktaketan, isiltasuna zegoela. Isabel bere maistra zen, Villamiel herrikoa, extremaduran. Maistra ona zen, ezkongabea, bere herriaz asko hitz egiten zuen. Isabelek jostunaren lanbidea ere erakutsi zion. Muy bien, muy bien esaten zion maistrak. Carmenekin nola paper txikiak trukatzen zituzten, oharrak bidaliz, gogoratzen du. Orain ezingo lule, eskuak dardara egiten diolako.

Beatriz kanpora joateko baimena eskatzen dio. Plaza nola zeharkatzen duen, alai, ikusten du. Musika airean balitz bezala.

22: Carmen konfesatzera doa. Apaizari esaten dio senarra ez den beste gizon batekin oheratu dela, bekatu mortala. Baina haurra izateagatik egin duela. Haurdun dagoela esaten dio.

23: Eguraldi goibela dago, euria ari du, eta Elenak teilatutik tanta lodiak erortzen ikusten ditu. Halaxe hiltzen ari dira herriko asko, gizentzen adinarekin, eta gero erortzen. Beatriz zopa egiten ari da. Gogoratzen da bere amak arrain zopa egiten zuela, eta haren errezeta ezin izan zuela inoiz ikasi, errezeta baino beste zerbait behar delako zopa ondo egiteko. Bizitzarako ere ez dago errezetarik. Beatrizek dio bera ez dela ezkonduko, Elenaren garaian errezeta ezkontzea zen, eta gizonari loturik bizi ziren betirako horrela. Bere amak ere hal egin zuen, bi haur, semea eta alaba ekarri, eta gero urte gutxitara bera jaio zen. Maritxu eta Koldo anai arrebak Argentinara bidali zituen amak eta han hezi ziren. Koldo itzuli zen baina Maritxu ez. Rikardo ikusten dute leihotik, plazan, etxera datorrela. Mirenen eta Don Ricardoren semea, Miren kontsultan ezagutu zuen Don Ricardok. Ez zen zoriontsu izan senarrarekin, esamesak zebiltzan herrian herriko emakumeekin oheratzen zela, planta oneko gizona zenez. Rikardo gaztea ezberdina da, apala. Rikardo etxera sartu, Elenari bisitsa egiteko, eta Beatriz liluratuta geratzen da berarekin. Mediku ona da, lanbidea maite duena. Carmenen etxera doa ondoren, eta Elenak badaki orduan zerbait gertatzen zaiola Carmeni.

24: Rikardo Hegoamerikan ibili da mediku gisa, elkartasun proiektu batean.  Maria zuen neskalaguna han, baina Rikardo hona etorri eta utzi egin zuten, Rikardok Mariari etortzea proposatu bazion ere. Nikaraguara joan zen, eta Rikardo hango proiektuan laguntzen dabil, dirua biltzen. Horretarako kontzertua antolatzen ari da herrian, eta Juanjoren musika taldearekin kontatzen du horretarako.

25: Igandea da. Beatrizen familia dator, eta etxea jendez betetzen da (ikus pertsonaiak atala, Beatrizen familiari buruz jakiteko). Elena beldurrez dago Gabriela txikiak bere ezkontzako potzelanazko pitxerra puskatuk oduen, korrika dabil eta etxetik. Mirari ere etxean dago. Denak daude pozik. Mirarik behatzen kanta abesten dio Gabrielari, lehenengotxo hori, ... Nellyk berria ematen du: haurdun dago, eta denak pozez lehertzen dira. Elenak ordea zigor moduan hartu zuen Sabinen haurdunaldia. Carmenek, berriz, opari moduan, eta Santik noski sorpresa, berea ez zelako, eta horregatik hil zen Carmenen haurrak txikia zelarik, triste, minbiziaz, ziur zekielako bera ez zela haurraren aita. Norena ote zen galdetzen zuten herrian.

26: Ekuadorreko lagun bati idazteko papera eta sobrea eskatu dizkio Beatrizek Elenari, laguna faltan botatzen duelako, eta betiko nahi du haren lagun izatea. Elenak esaten dio bakarrik bizitzen ohitu beharko duela, eta ezer ez dela betiko. Beatrizek dio ez duela bakarrik egon nahi eta badirela gauza batzuk betiko direnak.

27: Carmen haurdun zegoela jakin zuenan, larritasuna sentitu zuen Elenak. Uste zuen Isidro zela aita, izerditan etorri zen gauean gertatu zela, jaietako gau horretan. Ikusi zuen Elenak Carmen Isidroren aroztegian, beraiek konturatu gabe, negarrez. Eta bera ere korrika atera zen negarrez. Bi egunetara enteratu zen Carmenen kontuari buruz, Mirarik esanda. Larritasuna gorroto bihurtu zen. Uste zuen Carmen erreguka joan zitzaiola Isidrori, inori ez esateko beraien artekoa. Mezatik irten, eta Elenak bota zion Carmeni ez zuela lotsarik.  Carmenek erantzun zion berak ez zuela zerikusirik kontu horretan, ez sartzeko. Elkarri esandako azken hitzak izan ziren. Geroztik, 30 urtetan ez diote elkarri hitz egin. Carmenek neskato bat izan zuen, Miren Arantza jarri zion izena. Herriko esamesak isilarazteko, Isidroren eta bere izena garbitzeko, ileapaindegira joan eta Kontxa ileapaintzaileari esan zion Carmenek esan ziola haurra Don Rikardorena zela. Eta argi zegoela egia zela, haurraren begi argiak ikusita. Bazekien Elenak laster zabalduko zuela Kontxak hori herrian, berak asmatutako gezurra izan arren. Gezurraren zamarekin bizi izan da, eta horren aurretik izandako irudiak: Isidro izerditan, Carmen negarrez, ... Nola Isidro izerditan etorri zen gauean, Elenak eskua gerrian jarri zion arren, berak kendu egin ziola gainetik. Jakin gabe berak biharamunean eskua galduko zuela.

28: Sabin etxean dago Inma emaztearekin. Inma dutxatzen ari da. Sabinek emaztearen pistola hartzen du, zeloengatik erotzen ari da. Emazteari jarraitzea pentsatzen ari da. Inma dutxatuta, emazteak zertan ari den galdetu eta berak ohera bota eta maitasuna egiten dio. Bukatu eta Inmak dio hitz egin behar dutela, ezin duela gehiago etxearekin eta Oierrekin. Eta Sabini fundizioko lana uztea eskatzen dio, berak gehiago irabazten duelako. Sabinek ez du nahi.

29: Elenak pentsatzen du bizitza guztia besteen mesedetara bizi izan dela, senarraren eta haurren mesedetara. Olatz alabak deitu dio, han urtebete gehiago egon behar du, eszedentzia eskatuta hemengo unibertsitatean. Senarrarekin, eta Iñaki eta Malen txikiekin joan da. Pentsatzen du gaur egungo haurrek suerte handiagoa dutela, aitarekin gehiago egoten direla. Isidro eta Sabinen arteko harremana urrunagoa zen, ehizara elkarrekin joaten ziren arren. Sabin lotsatia eta herabea zen, osaba Santi bezala. Hala ere, berak egin zuen negar gehien aita hil zenean. Eta Elena zaintzen ari da orain.

Seme alabengatik ere dena ematen da. Hala uste du Elenak. Eta Carmenek ere hala egin zuen, Santi hil zenean eta aroztegiko dirua bukatu zitzaionean, Isidrori dirua eskatu, alabak bost urte zituenean. Isidrok dirua zuen, bi enplegatu zituen aroztegian. Isidrok Elenari esan, eta honek ezetz borobila eman zuen, lan egin zezala esan zion. Isidrok bere anaiaren alarguna zela erantzun, baina hala ere Elenak ez zuen nahi izan. Isidrok mespretxuz erantzun zion Elenaren ezezko horri, bizitzan lehenengo eta azken aldiz.

30: Elenak Rikardorengana bidaltzen du Beatriz errezeten bila eta Beatriz korrika doa. Elenak barre egiten du.

31: Bizitzan aldatzen goaz etengabe, inoiz ez gara izango izan ginena. Eta denbora badoa. Beatrizen amak Bilbon zaintzen zuen agurea hil eta lanik gabe geratu da. Mirariri bururatzen zaio Rikardoren ama, Miren, zaindu dezakeela Reginak, Beatrizen amak. Gabriela txikia ere ekar dezakeet herrira, Nellyk lan egin ahal dezan Bilbon. Nelly triste dago, orain Ekuadorren dagoen Ruben ez ezik, Gabriela ere ikusiko ez duelako. Gabriela jolasean dabil etxean zehar. Elena gogoratzen da txikitako jolasekin, nola beti elkarrekin zeuden eta libre. Bizitzak gero preso egiten gaitu eta egin nahi ez duguna egitera behartzen gaitu. Nola aldatzen diren gauzak, orain etxean zintziilikatuta daude Beatrizen kuleroak eta bularretakoak, nork esango zuen duela gutxi. Baina Beatrizen bizitza ere aldatuko da, seguru. Mirarik orraztu egiten du Elena, eta Elenak musika entzuten du buruan, haizeak dakarzkion oroitzapenekin batera.

32: Rikardok Miren ama zaintzen du. Medikua izan arren, ezer gutxi egin dezake, denok gauxotzen gara azkenean. Rikardok Juanjorekin hitz egin du eta baietz, joko duela kontzertuan, baina oraingoz abesti bakarra dute, eta Beatriz da abeslaria. Rikardok Beatrizekin gustatuta dago.

33: Elenak gogoratzen du nola txikitan masustak biltzen zituzten eta eskuak zauritu zitzaizkiela hariek hartzean, arnatzekin. Bizitza ere horrelakoa da, arantzez betea. Beatrizek galdetzen dio ea bizitzarekin haserre dagoen. Elenak ezetz, bizitzak asko eman diola. Baino egia da oroitzapenekin aurrera egitea zaila dela, ahaztu egin behar da aurrera egiteko. Beatrizek Carmeni buruz galdetzen dio, Elenak ea nork aipatu dion Carmen, eta Beatrizek dio Rikardok esan diola eta ea bakarrik bizi den. Bakarrik bizi da Carmen, bai, eta beti horrela bizi izan da. Bi hilabete ja ez dela etxetik ateratzen Carmen, bere osasunaz beti harro egon dena. Rikardo mediku gaztea joaten da orain bere etxera, eta Elenak galdetu egiten dio bere egoeraz. Mirari dator etxera, eta hari galdetzen dio Carmen nola dagoen, zeharka erantzuten dio Mirarik, harrituta, Elenak aspaldian ez diolako Carmen aipatu ere egin. Gaixo dago beraz Carmen, eta Elenak pentsatzen du horrelakoa dela bizitza, denei heltzen zaigula gaixotasuna, eta gero heriotza.

34: Carmen konfesatzera doa. Apaizari esaten dio bekatu mortala egin duela, gizon batekin oheratu dela diruaren trukean, alabaren ikasketak ordaindu ahal izateko.

35: Gabriela txikia zirkura eraman dute gurasoek. Elena garai bateko zirkuarekin gogoratzen da. Herrira udan etortzen ziren Rampin anaien familia zabala zen, denek egiten zuten lana zirkuan. Baina Rampin anaiak gimnastak eta funanbulistak ziren.  Haietatik, Katu deitzen zutena, begi berdeka zituelako, beti eskatzen zion dnatza Carmeni, eta "ese lunar que tines cileito lindo" kantatzen zion beti belarrira. Carmenek ordea ez zion kasu handirik egiten, eta Katu liluratuta edukitzeagatik bakarrik onartzen zuen harekin egotea.

Bitartean Beatriz Juanjoren taldean entsaiatzen hasi da.

36: Sabvin semea etortzen ziao bisitan Elenari. Elenak Oier semeari eta Inmmari buruz galdetzen dio, baina semeak erantzun lehorrak ematen ditu. Bien artean pareta bat altxatzen ari da. Txikitan ordea alaistasuna ematen zuen Sabienk, bere ahizpa Olatzekin. Gutxienez, Elenak orain Gabriela txikiarekin egoten da maiz, eta harekin hitz egiten du.

Mirari datorrenean, Carmen nola dagoen galdetzen dio Elenak. Mirarik dio Rikardok esan diola antsietatea duela, eta bizitzan gaizki egindakoak konpondu beharrarekin asaldatuta dagoela. Mirarik kontatzen dio Carmenen alabak, Miren Arantzak,  esan diola berarekin hitz nahi duela bere amak. Eta Mirari joango dela esaten dio Elenari, biharamunean. Elena asaldatuta dago, zertaz hitz egingo dute jakiteko irrikitan.

37: Beatrizek galdetzen dio Elenari ea Rikardok izan duen neskalagunik. Beatrizek dio gustatzen zaiola, ez dela kolonietako iragarkietako gizonezkoak bezalakoa, robot bat alegia.

38: Elenak pentsatzen du bizitzak korapilatu egiten gaituela. Posible ote da libre izatea, Beatrizen laurruazalean tatuatua duen tximeleta bezala? Ze laburra den bizitza! Carmen triste omen dabil, baina ezin du horrela imajinatu Carmen, oso alaia zelako, txisteak eta kontatzen. Beatriz ere oso alaia da, beti kantuan. Don Basiliok esaten zie ordea ondo eginak bakarrik gogoratzeko, eta gaizki eginak barkatzeko. Carmen orain Mirarirekin konfesatzen ariko ote da? Leihotik ikusten du Rikardo eta Beatriz dantzan plazan, txantxetan. Etxera etorri, eta Beatrizek dio gustatzen zaiola Rikardo, baina Elenak dio aurreko batean esan ziola ez zela inoiz ezkonduko.Beatriz hala dela, ez duela inoren mendean bizi nahi. Don Ricardo antzinako medikua gogoratzen du, Mireni sofrimendu asko eragin ziona beste emakumeekin, eta sekretu asko zituena.

Mirari dator eta gutuna ematen dio Elenari, Carmenek emandakoa. Mirarik dio Carmen errudun eta bekatari sentitzen dela, egindako guztiagatik, txikitan nola txori txikiak lapurtu zizkion ere kontatu diola. Nola diruaren trukean, behar zuelako, gizon batekin oheratu zen ere kontatu dio. Oso zahartua dago gainera. Elenak ez du gutuna ireki gauera arte. Hitz hauek ditu gutunak: Gaizki eginak barkatu eta ondo eginak gogoan hartu. Apaizak esan ohi zituen hitzak, hain zuzen.

39: Sabin jeloskor jarraitzen du. Susmoak ditu Inma dutxatzen ari delako (Iñakirekin ibii delako?). Azkenean, Sabinek lana ez duela utziko esaten dio Inmmari. Inma negarrez hasten da, eta esaten du harudun dagoela, eta ez duela umea eduki nahi. Sabinek ume hori istripua ote den berarentzat, Sabin bera bere aitarentzat izan zen bezala. Inmak abortatzeko ordua eskatuta duela esaten dio, negar artean.

40: Uda bukatzen ari da. Beatriz eta Rikardo kontzertua prestatzen ari dira, kartelekin eta. Beatrizen taldeari Piper Gorriak izena jarriko diote. Mirarik Carmenen gutuna irakurri duen galdetzen dio Eleneri, eta Elenak baietz; Miren Arantzaren aita nor den ere kontatu dion galdetzean ere baietz, kontatu diola, gezurra izan arren, ze barkamena bakarrik eskatu dion. Beraz, Elenak konbentzituta dago oraindik aita bere senar Isidro izan zela. Elenak galdetzen dio Carmenen osasun egoeraz, baina Mirarik dio lasagarriak hartzen dituela bakarrik dakiela, eta Rikardok ezin duela ezer kontatu.  Nelly, Beatrizen ahizpa, dator herrir, sabela handituta honezkero.  Pozik dago haren familia, baina Nelly kezkatuta eta triste, lan bat utzi behar duelako, eta Ruben seme txikia Ekuadorren duelako. Nelly oso gazte ezkondu zen Pedrorekin, eta egia esan ez du asko maite. Rikardo pozik dago Beatrizekin, jakin arren bere ama Miren laster hilko dela. Eta azkenean heltzen da berria, hil egin da Miren. Regina zaintzailea berriz geratzen da lanik gabe.

41: Rikardok negar egiten du amagatik ospitalean. Elenari, Mirari, eta Beatrizi deitu die berria emateko, dei benetan hunkigarria.

42: Beatrizek galdetuta, Elenak badaki Carmen Mirenen hiletara joango dela.

43: Elizako kanpaiak joka, Elena janzten ari da, igandeko zapatekin, aspaldiko partez aterako da, baina orain Mirenen hiletara joateko. Adiskidetasun garaia heldu da? Beatrizek dio adiskidetasuna, benetakoa, ez dela inoiz bukatzen. Nellyk haurra izan duelako berria jasotzen dute, umea aurreratuta etorri da, baina ongi dago. Kalean, Mirarirekin eta Beatrizekin doa, kontuz, pausoz pauso, dardarka. Kioskotik pasata, tyxikitako jolasak gogoratzen ditu. Nola pasatzen den bizitza. Apaiz gaztearen hileta elizkizunaren ondoren, Carmenekin topatzen da aurrez aurre, ja ez da garai batekoa, ja ez du begirada harro hura. Besarkatu eta Elenak esaten dio: Barkatu. Bals batean bezala sentitu da ondoren, dena bueltaka inguruan. "Elena" baizik ez du esan Carmenek. Barkatu, dio berriz Elenak. Elenari barruko minak joan zaizkio barkamena eskatuta, askatuta sentitzen da. Bakoitzab ere etxera doa.

44: Isidro konfesatzera doa. Apaizari esaten dio Katu ikusi duela bere anaia Santiren emaztearekin, Carmenekin, errota zaharrean, prakak lotzen ari zela. Eta Carmen haurdun dagoela esaten dio apaizari. Santiri ez diola ezer esan behar, eta apaizak ondo egiten duela esaten dio, dena ez dela esan behar.

45:  Oier eskolan, Sabin bere etxeko ohean dago, Inmaren pistolaren bila dabil baina ez dago bere lekuna. Atzamarrak harturik, bere buruari tiro egingo balio bezala egiten du, negarrez. Inma ospitaleko ohean dago, abortatzeko, negarrez baita ere.

46: Dena prest kontzerturako, Rikardo eta Beatrizek musu ematen dute kiosko atzean.

47: Elenak Daniel jaioberria hartzen du besotan, Nelly amaren eskutik. Barregarria da, baina umea elenaren bularraren bila dabil, Elenak kantatu egiten dio. Plazan, musikaren lehen notak aditzen dira. Leihotik begira jartzen da, Carmen ere hor egon behar duela, leiho atzean, nabaritzen du. Eta musika aditzen airean, oraingoa eta gaztetako balsarena, bizitza osokoa, Gabrielak Elenari atzamarren kanta (Lehenengotxo hori, ...) berriz eskatzen dio bitartean.

AMAIERA

Pertsonaiak

  • Elena Kortazar, eleberriko protagonista. Emakume zaharra da. Bere seme alabak Sabin eta Olatz dira.  Lehen pertsonan hitz egiten du dagozkion pasarteetan.
  • Isidro, Elenaren senar ohia. Duela 6 urte hil zen. Arotza. Eskua galdu zuen anaia Santirekin eztabaidan ari zela aroztegian, istripu batean.
  • Mirari, maistra izandakoa, egunero bisitatzen du Elena. Txikitatik da Elenaren laguna. Carmen berarekin harremanetan jarriko da, Elenari barkamena eskatzeko.
  • Carmen. Elenaren eta Mirariren txikitako eta gaztetako laguna. Elenak uste du Carmenen alaba bere senarrarena dela. Horregatik haserretu, eta badira ja 30 urte elkarri azken hitzak esan zizkiotela. Orezta dauka aho alboan, erakargarri egiten duena. Eleberrian maiz agertzen dira kapituluak apaizarekin konfesatzen. Santirekin, Isidoren anaiarekin ezkontzen da, baina ezindu harekin haurrik izan. Adarrak jartzen dizkio Santiri, eta zirkuko tipo batekin oheratu eta alaba izango du, Miren Arantza izenekoa.
  • Miren, Elenaren lehengusina. Txikitan askotan egoten zen gaixo. Don Ricardo medikuarekin ezkondu zen. Rikardo oraingo medikua da bere semea. Asko sufritu zuen senarrarekin, herrian jakina zelako herriko emakumeekin oheratzen zela. Hil egiten da eleberriaren bukaeran, eta hiletan Carmen eta Elena elkartuko dira.
  • Santi, Isidroren anaia, arotza bera ere. Hitz-totela. Carmenekin ezkontzen da, baina ezin du seme alabarik eduki. Emazteak adarrak jartzen dizkio, eta hori ezin eramanez, hil egiten da minbiziaz. Uste zuen anaiarekin jartzen zizkiola adarrak, baina oker zegoen.
  • Beatriz, Elena zaintzen duen neska gaztea. Hortzetako aparatua dauka. Tximeleta baten tatuajea ere bai.
  • Rikardo, herriko mediku gaztea. Mirenen semea. Latinamerikan egon da mediku, eta han bazuen nobia bat, Maria. Orain Nikaraguarako proiektu batean dabil, Maria han dago, eta jaialdi bat antolatu behar du dirua biltzeko. Horretan lagunduko dio Beatrizek, antolatutako kontzertuan abesten. Miles Davisen musika gustatzen zaio.
  • Maritxu eta Koldo, Elenaren anai-arrebak, bera baino zaharragoak, eta txikitan, gerra garaian, Argentinara joandakoak. Maritxu han geratu zen, eta duela 2 urte hil zen.
  • Katu, Rampin anaietako bat. Begi berdeak ditu eta urrezko hagina. Gihartsua. Carmenen atzetik ibiliko da gaztetatik, haren oreztak liluratuta (ese lunar que tienes, cielito lindo, ... abesten dio beti). Errota zaharrean harekin oheratu eta haurdun utziko du.
  • Julian, herriko okidengia. Aipamen batzuk egiten dira hari buruz eleberrian.
  • Beatrizen familia: Regina, ama, Bilbon aurrena neskame eta gero Miren zainduko duena, Nelly ahizpa, Gabriela horren alaba, Ruben semea Ekuadorren dagoena.  Pedro Nellyren senarra da. Bukaeran, Nellyk Daniel txikia izango du.
  • Sabin, Elenaren semea. Beatriz kontratatzen du ama zaintzeko. Inma emaztea da. Semea Oier. Emaztearekin gaizki dabil.
  • Inma. Sabinen emaztea. Ertzaina da. Susmoak ditu Iñaki beste ertzain batekin dabilela.
  • Olatz, Elenaren alaba, Estatu Batuetan dago urtebeterako, hemengo unibertsitatean eszendentzia eskatuta. Seme alabak: Iñaki eta Malen.
  • Juanjo, herriko supermerkatuko mutila. Musika talde batean jotzen du eta Beatriz hartzen dute abeslari. Rikardoren Nikaraguako proiektua laguntzeko kontzertuan joko dute.
  • Miren Arantza, Carmenen alaba. Bere benetako aita Isidro zela uste zuen Elenak, baina Katu zen, zirkuko gimnasta.
  • Isabel, Elenaren txikitako maistra.
  • Don Basilio, herriko apaiza, Elena gaztea zenean. Eleberrian agertzen diren konfesioak berari egiten zaizkio.
  • Piper Gorriak, Beatrizen musika taldea.