Mutualitateak

Mutualitatea irabazi asmorik gabeko erakundea da, elkartasunean oinarritua, non jabeek edo bazkideek haien artean adostutako zerbitzuak jasotzen dituzten, haiek ordaindutako kuotei esker. Beraz, merkataritza-sozietateetan ez bezala, bazkideek ez dute lukroa bilatzen, denon artean ordaintzen den zerbitzu bat jasotzea baizik, banaka jokatuz zerbitzu hori eskuratzea nekeza edo kostu handikoa litzatekeen kasuetan. Mutualitateak ohikoak dira aseguruetan, gizarte segurantzan, haurren hezkuntzan edo elkargo profesionaletan.

Ikus, gainera