Mutualizazioa

Mutualizazioa egoera kaltegarri batean gerta daitezkeen kostuak eta arriskuak elkarte bateko kideen artean partekatzea da, inork kalte osoaren pisua pairatu ez dezan. Aseguruak mutualizazioaren aldaera bat besterik ez dira, aseguratu batek ezbehar baten ondorioz pairatzen dituen kalte guztiak aseguratu guztiek ordainsutako primekin estaltzen direnean. Beste alde batetik, mutualizazio hitza bereziki Europar Batasunaren testuinguruan erabiltzen da, herrialde kide batzuek krisi egoeretan behar izaten duten finantzazioa Europar Batasuneko kide guztiek, europae bonoen bitartez esaterako, ekarri behar dutenean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, mutualization; gaztelaniaz, mutualización.