Narratzaile orojakilea (zero fokalizazioa)

Narratzaile orojakilea narrazioaren munduan gertatzen den guztiaren berri jakin (ikus, orojakintasuna) eta kontatzen duen narratzailearen ikuspegia da, zero fokalizazioa ere deitzen dena. Hartan, narratzailea narraziotik kanpo dago, ez du parte hartzen narrazioan, idazlearekin identifikatzen da, baina hala ere, haiek baino gehiago daki, protagonista eta beste pertsonaia guztien pentsamendu eta sentimenduak ere jakiteraino, eta horrela haiek istorioaren mendean utziz . Horrela, sinesgarritasuna ematen zaio narrazioari (eta beraz egokia da istorio fantastikoetarako) eta narratzaileak istorioa guztiz menderatzearen sentsazioa sortzen da, azalpen eta xehetasun guztiak emanez, baina hala ere balorazioak eta azken epaia irakurleari utziz.