Narratzailea

Literaturan, narratzailea istorioaren haria kontatzen duena da. Narratzailea eta idazlea kontzeptu desberdinak dira: idazlea idazlana idatzi egiten duena da, baina idazlana osatzerakoan kontakizuna narratzailearen esku uzten du, nahiz eta batzuetan idazlea eta narratzailea bat datozen; adibidez, gizonezko idazle batek "nire alua samurki laztandu zuen" idazten zuenean, narratzaile moduan emakume bat jartzen du.

Kontakizunean, narratzailea heterodiegetikoa edo erabat pasiboa izan daiteke, kontakizuneko pertsonaia ez denean, gertakariak kontatzera mugatuz, istorioan batere parte hartu gabe; edota homodiegetikoa edo aktiboa, istorioaren harian sarturik dagoenean, protagonista, bigarren mailako pertsonaia moduan zein lekuko huts moduan.

Idazleak darabilen pertsona gramatikalaren arabera, narratzailea lehenengo pertsonan, bigarren pertsonan (zu edo zuei zuzenduz) edo hirugarren pertsonan (berari edo beraiei zuzenduz).

Ikus, gainera

Beste hizkuntzetan: ingelesez, narrator; gaztelaniaz, narrador.