Agian, naturalismo filosofikoari buruz jakin nahi duzu.
Naturalismoa XIX. mendeko azken hamarkadetan garatutako literatura mugimendua izan zen, muturreko errealismoa, errealitatea xehetasun osoz deskribatuz, eta erabateko objektibitatea bilatzen zituena, garai hartan puri-purian zegoen filosofia positibistarekin bat. Erromantizismoaren aurkakoa, Émile Zola frantses idazlea izan zuen ordezkari nagusia. Zolak Le naturalisme izeneko saiakera idatzi zuen mugimenduaren aurkezpena eta defentsa egiteko eta hor "egitateak jasotzen dituen behatzailea besterik ez zela" adierazi zuen, mugimenduaren oinarria garbi utziz. Espainian, Emilia Pardo Bazán, Vicente Blasco Ibáñez eta Leopoldo Alas Clarín izan ziren naturalismoa euren obretan landu zuten idazle nagusiak.
Loturiko artikuluak
Asianismoa eta atizismoaAsianismoa eta atizismoa Antzinaroko erretorikako eta poetikako aurkako bi estilo dira. Asianismoa estilo apaindu eta barrokoa izan zen, Asiatik eratorria, izenak berak adierazten duen bezala; gaitzetsitako estiloa izan…
Patetismoa eta patetikoaPatetismoa larritasun eta oinazezko egoera da, hunkidura handia sortzen duena. Patetikoa, berriz, larritasun eta oinazea dakartzan hura da. Adibidez, oinazea eta larridura erakusten dituen arte irudia patetikoa dela,…
Errima kontsonantea eta errima asonanteaAgian, kontsonantzia musikan duen adiera bilatzen ari zinen. Olerkigintzan, errima kontsonantea dagoela esaten da, bertsoaren azken silabako hotsen erabateko berdintasuna dagoenean. Adibidez, Mikel Urdaganrinen "Egun argian" abestian, ilunaren…