Naturalizazioa (ingurumena)

Agian, naturalizazio hitzak zuzenbidean duen adiera bilatzen ari zinen.

Naturalizazioa natur espazioak ahal den neurrian euren jatorriko egoerara itzultzeko ahaleginen multzoa da, gizakiaren eragina (ikus, antropizazioa) mugatuz, bioaniztasuna sustatuz eta ekosistemak osatuz. Naturalizaziorako proposamenak ohikoak dira hiri inguruetan, hala nola lorategietan (adibidez, belardiak aldiro moztu ordez, belardiak luzatzen utziz) eta hiri-erreketan (erreken inguruan ekosistemak garatzeko espazioak utziz).

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, naturalización.