Nazio-estatuak

Nazio-estatuak entitate politikoak dira, aldi berean direlarik nazio, kultura edo hizkuntza bereziekin alegia, eta estatu, lurralde jakin batean euren aginte politikoa eta gobernua ordenamendu juridiko finko batean oinarritutako instituzio politikoak garatuz. XVIII-XIX mendeetan garatu ziren, Antzinako Erregimaren erorketarekin batera, Europan nahiz Amerikan, aurreko absolutismoa ordeztuz, subiranotasuna monarkaren eskutik estatura eta hortik herrira aldatuz. Zehatzago, Westfaliako Bakea izeneko ituna hartzen da nazio-estatuaren abiapuntutzat, 1648 urtean. Europako monarkiek estatu-nazio bakoitzaren lurraldetasuna eta subiranotasuna aitortu zituztenean, kanpoko injerentziak baztertuz. Nazio-estatuen lurraldetasun horretatik hiritartasunaren eta demokraziaren ideiak eratorri ziren. Egun, munduko herrialde gehienak eraturik dauden forma politikoa da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, nation states; gaztelaniaz, estados nación.