Nazioarteko interbentzionismoa

Artikulu hau kontzeptu geopolitikoari buruzkoa da; kontzeptu ekonomikoa gaitzat duena beste hau da: Interbentzionismo ekonomikoa.

Nazioarteko interbentzionismoa edo interbentzionismo politikoa herrialde batek beste herrialde bateko politika eta barne gaietan eskuhartzea da, bereziki onargarriak ez diren bitartekoak erabiliz, hala nola blokeo ekonomikoak, boikotak, bertako oposizio politiko eta militarra laguntzea eta eskuhartze militar zuzena. Gehienetan, politika interbentzionistak superpotentzien esku soilik daude eskura. Eztabaida dago nazioarteko interbentzionismoa moralki zilegi den ala ez, bereziki interbentzionismoa giza eskubideak defendatu edo esku hartutako herrialdean demokrazia ezartzeko bada.