Nazioarteko ituna

Nazioarteko ituna edo nazioarteko tratatua estatu edo nazio desberdinetako bestelako erakunde publiko eta administratiboen arteko ituna da, nazio horientzat loteslea dena, eta beraz derrigorrez bete beharrekoak. Hainbat fasetan gara daiteke: lehenbizi, sinadura gertatzen da, estatuaren ordezkariaren eskutik, baino batzuetan sinaduraren ondoren berrespena eskatzen da, nazioko legebiltzarrean edo erreferendum baten bitartez. Beste kontzeptu bat adhesio edo atxikimendua da, estatu bat beste estatuen artean ja sinatu eta berretsita dagoen itun batera biltzen denean.

Nazioarteko itunak dira esaterako Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala eta Kyoto Protokoloa, negutegi-gasen murrizketari buruz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, international treatise; gaztelaniaz, tratado internacional.