Nazionalizazioak

Nazionalizazioa enpresa edo sektore ekonomiko oso bat estatuaren esku geratzea da, enpresaren jabe (ikus, jabetza pribatua) edo bazkide zirenak desjabetuz, estatuaren jabetza eta kudeaketa-kontrol osoarekin. Pribatizazioaren aurkako kontzeptua da, non estatuarena den enpresa bat enpresa pribatuen esku geratzen den. Hainbat arrazoi eta kausa daude nazionalizazioa justifikatu eta azaltzen dutenak: ekonomia sozialistetan, arrazoi ideologikoengatik burutu den erabakia izan da, sozialismoaren postulatuekin bat ekoizpen-bideen jabetza kolektibo eginez; beste batzuetan sektorea edo enpresa jarduera estrategikoa izan edo zerbitzu publiko bat eskaintzeagatik nazionalizatzen da, jarduera edo zerbitzu horiek arriskuan daudenean (adibidez, ur-hornidura); azkenik, merkatu-akats nabarmenak izateagatik ere har daiteke nazionalizatzeko erabakia (adibidez, monopolio batek kontsumitzaileei ezarritako gehiegizko prezioak kontrolatu nahi dituenean).