Nazionalkatolizismoa

Nazionalkatolizismoa Espainian erregimen frankistak oinarritzat hartu zuen estatuko ideologia da, bereziki 1945 urtetik eta frankismoa bukatu arte, Falange EspaƱolak ordezkatzen zuen faxismoa alde batera utziz. Espainiar ultranazionalismoa eta ultrakatolizismoa uztartzen dituen ideologia izan zen, hala nola kontserbadurismoa, autoritarismoa, Armadaren gorespena, eta Eliza Katolikoaren hierkarkiaren nagusitasuna moralean, familian nahiz kulturan.