Negazionismoa gizadiaren aurkako krimen bat gezurtatu, gutxietsi, banalizatu edo justifikatu egiten duen jarrera eta diskurtsoa da. Bigarren Mundu Gerran izandako juduen holokaustoa izan zela ukatzen dutenen jarrera izendatzeko sortu zen jatorrian, baina hedaduraz beste genozidio, jazarpen, eraso eta diskriminazio sistematikoak ukatzen dituzten jarrerak izendatzeko ere erabili da, hala nola feminizidioak, genero-indarkeria eta arrazismoa ukatzen dutenak. XXI mendean aldaketa klimatikoaren negazionismoa ere sortu da, Lurra berotzen ari dela ukatzen dutenen diskurtsoa alegia.
Espainian negazionismoa zigor kodean aipatzen den delitua da, eta beraz zigortuta dago, gutxiengoen aurkako gorrotoa piztu, diskriminazioa eta indarkeria bultzatzen duten jarrerekin batera.
Loturiko artikuluak
SoziologiaSoziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta gizatalde baten…
Ohiturak eta usadioakOhiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…
Konbentzionalismoa (soziologia)Soziologian, konbentzionalismoa gizartean indarrean dauden printzipio, arau moralak, ohitura eta usadioak normalak edo zuzenak direla aldezten duen jarrera edo sinesmena da, ordena soziala bermatze aldera. Artean eta literaturan…