Negoziazio-bolumena

Ez nahastu negozio-bolumenarekin

Burtsan, negoziazio-bolumena epe batean akzio jakin batetik izandako salerosketen zenbatekoa da. Oinarrian, akzioa zenbateraino den likidoa adierazten du: negoziazio-bolumena handia bada, iraganarekin edo beste akzioekin alderaturik, akzioa asko saltzen eta erosten ari dela esan nahi du, eta beraz, akzioa erlatiboki likidoa dela; txikia bada berriz, inbertitzaileek akzio horretan interesaturik ez daudela adierazten du printzipioz, eta akzioaren kotizazioak euskarri bat aurkitu duela; kasu horretan, negoziazio-bolumena igotzen hasiko balitz, inbertitzaileak akzio horretan interesatzen hasi eta prezioak igoko direlako seinale litzateke.

Hala ere, negoziazio-bolumenaren bilakaera buruzko ondorioak tentu handiz atera behar dira,  eta beti beste adierazle batzuekin eta merkatuaren egoera orokorrarekin batera. Adibidez, negoziazio-bolumen txikia merkatu gorakor batean, prezioak jaisten hasiko direlako seinalea izaten da; bolumen handiak merkatu beherakor batean, beherako joera sendoa adierazten du hurrengo sesioetarako.