Negozio-eredua

Negozio-eredua enpresa baten errepresentazio edo irudikapen laburra da, eskaintzen diren produktuak eta zerbitzuak definitu, bezeroekiko harremanak zehaztu eta balio erantsia nola sortu eta mozkinak nola lortzen diren azaltzen dituena. Horren arabera, enpresa adina negozio-eredu egongo lirateke, baina beste alde batetik negozio-ereduen tipologia laburrak ere zehazten dira, jarduera ekonomiko jakinetarako; adibidez, egunkari digital bati buruz negozio ereduak doakotasuna (errentagarritasuna publizitatetik sortuz), harpidetza eta edukien araberako ordainketa izan daitezke.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, business model; gaztelaniaz, modelo de negocio.