Nekazaritza erreforma, nekazal erreforma

Nekazaritza erreforma edo nekazal erreforma estatu batek nezakaritza arloan aurrera daraman politika aurrerakoien multzoa da, bereziki nekazaritza lurren banaketa, lurraren jabego figurak, lurraren erabilerareta nekazarien bizimodua helburutzat dituena.

Historian, nekazaritza erreforma guztiz erradikalak izan dira, lurraren kontzentrazioaren eta terratenienteen aurka joaz, haien lurrak desjabetuz eta nekazarien artean banatuz, eta baita ere lurraren gehiegizko zatiketaren aurkakoa denean, nekazariak bilduz, lurraren produktibitatea handiagoa izan dadin. Erreforma erradikal horiek sarri izan dira Latinamerikan, eta erregimen politiko aurrerakoien lehentasuna izan da, lurrik gabeko nekazariei bizimodu hobea eskaini asmoz. Beste kasu batzuetan, erreformak mugatuagoak dira, erabilitako teknologia aldatuz besterik ez, nekazaritzan datzaten erlazio sozioekonomikoak kolokan jarri gabe.