Neodadaismoa

Monogram, Robert Rauschenberg

Neodadaismoa 1950 eta 1969ko hamarkadetan garatutako arte mugimendua da izan zen, XX mende hasierako dadaismoaren ezaugarrietako batzuk biltzen zituena, hala nola artearen kanon estetikoekin hautsi (ikus, ikonoklasmoa) eta kritika sozial zorrotza, bereziki garaiko kontsumo-gizartearen aurka. Surrealismoaren printzipioetan oinarritutako mugimendua ere izan zen, artelana materialaren eta artistaren arteko topagunetzat hartuz, gogamenaren bitartekaritzaren bitartez. Arte kontzeptualaren aurkako mugimendua izan zen, eta kontzeptuaren ordez, artelanaren beraren garrantzia nabarmentzen zuena. Espresionismo absktraktoaren aurka ere jo zuen, artelanen ulergaiztasunaren aurka eta jendeak aise uler eta disfruta ditzakeen artearen alde, artista nabarmentzen duen artearen aurkakoa eta gizartearentzako artea aldeztuz.Teknika aldetik, tekniken nahasketa (batzuetan margolanak eskulturekin konbinatzen dira, collage eta assemblage teknikak baliatuz), material berrien lanketa (eguneroko objketuak eta material birziklatuak, adibidez) eta kontsumo gizarteko irudi ikonikoen kontrastea, absurduaren ideia sorrarazteko, dadaismoan bezalaxe. Pop art eta Fluxus mugimendu artistikoen aurrekaritzat ere daiteke, pop art delakoaren hoztasunera heldu gabe. Literaturan eta musikan ere izan zuen islada. Horren ordezkari nabarmenenak izan zien Robert Rauschenberg (1925-2008), adibidez bere "Bed" obrarekin, non maindireak margoz zipriztindu eta margolan moduan aurkezten dituen, Claes Oldenburg (1929-), igeltsuaren zabor janaria irudikatuz bere hastapenetan, eta Jaspers Johns (1930- ) , bere "Flag" obra famatuarekin, non Estatu Batuetako bandera irudikatzen duen.

Flag, Jaspers Johns

286 hitz
Kategoriak