Neurosiak (asaldura neurotikoak)

Neurosia edo asaldura neurotikoa gogo-aldartearekin eta antsietatearekin loturiko asaldura psikologiko iraunkorra da. Neurosiaren beste ezaugarri nagusia da, psikotikoa ez izatea da; psikosian ez bezala, neurosian ez da eldarniorik gertatzen eta subjektua bere egoeraren jabe da.1 Neurosiak ez du jatorri fisiologikorik.2 Hala ere, subjektu neurotikoa sufrimendua pairatzen du, eta ezin du bere bizitza normaltasuneaz garatu, arau sozialak errespetatzen dituen arren. Egun,  buru-asalduren sailkapen erabilienetatik ezabatua eta gero eta gutxiago erabiltzen den terminoa izan arren, oraindik ere erabiltzen da txosten ugarietan. Psikologiaren historia ulertzeko ezinbesteko kontzeptua da gainera; psikoanalisia eratzeko, adibidez, funtsezkoa izan da neurosien azterketa.3 Neurosien baitan, antsietatearekin, asaldura obsesibo-konpultsiboarekin, fobiekin eta depresioarekin loturiko neurosiak bereizi izan dira.

Erreferentziak

1.
Psicosis y neurosis: diferencias. gabinetedepsicologia.com. http://gabinetedepsicologia.com/psicosis-y-neurosis-diferencias-psicologos-madrid-tres-cantos. Accessed 2018.
2.
Matsumoto D. Neurosis. In: The Cambridge Dictionary of Physiology. Cambridge; 2009:336-336.