Neutraltasuna (nazioarteko zuzenbidea)

Agian neutralitate klimatikoari buruz ari zinen bilatzen.

Nazioarteko zuzenbidean eta geopolitikan, estatu bat neutrala dela esaten da beste estatuen arteko gatazketan bataren edo bestearen alde edo aurka agertzeari eta gatazka horretan parte hartzeari uko egiten dionean. Neutraltasuna edo neutralitatea berariazkoa izan daiteke, aldarrikapen baten bitartez, edo de facto, berariazko aldarrikapenik egin gabe, praktikan neutralki jokatzen duenean.

Historikoki, neutraltasuna XVIII. mendean agertu zen, beste nazio eta inperioen artean gertatzen ziren gerretan sartu ez nahi ez zuten herrialdeen eskutik. Hain zuzen ere, Errusia eta Europako beste herrialde batzuek Neutralitate Armatuaren Liga sortu zuten, gerra batean neutralak deklaratzen ziren herrialdeetako itsasontziak erasoak izan ez zitezen gatazkaren ondorioz, eta hala balitz, Ligako herrialdeen erantzun bateratu bat ematera konprometituz.

XX. mendetik, Nazio Batuen Erakundean parte hartze soilak behartu egiten du kide diren nazioei bake-indar moduan beharrezkoak izan daitezkeen indar militarrak erakundearen esku jartzera. Egun, Vatikanoa da guztiz neutraltzat har daitekeen herrialde bakarra, Nazio Batuen Erakundeko kidea ez denez. Suitzak berriz,  2002 urtean egin zion uko bere neutraltasun tradizionalari, Nazio Batuetako Erakundearen kide bilakatuta, praktikan neutraltasun horri eusten badio ere.

 

 

 

 

Zentzu hertsian, Vatikanoa da egun guztiz neutraltzat har dai