Nikomakorentzako Etika (Etika Nikomakori)

Nikomakorentzako Etika edo Etika Nikomakori Aristoteles greziar filosofoak etikari buruz idatzitako lan garrantzitsuena da, Eudemorentzako Etika izeneko lanarekin batera, eta Mendebaldeko etikaren oinarritzat har daitekeena. Izenak Aristotelesen seme Nikomakori egiten dio erreferentzia, Nikomako bera izan baitzen bere aita Aristotelesen jatorriko lana editatu zuena (eta ez izenburuak adierazten bezala, berari zuzendutakoa). Gainera, Nikomarentzako Etika Eudemorentzako Etika lanaren berrikuspena omen da, bertsio osatuago eta hobe bat. Gerora testuak beste aldaketa batzuk izan baditu, eta egungo bertsioa Erdi Aroko bertsioetatik jasoa da; esaterako, lanaren zatiketa hama liburukietan gerora egindakoa da, inongo kasutan K.a. I mendean baino lehenago, eta izenburu bera ere gerora jarritakoa da. Lana hamar liburukietan banatua bada ere, bi atal nagusi ditu: eudaimonia edo zorionaren eta agathon edo ongiaren definizioetatik abiatzen da, geroago zorionera heltzeko landu beharreko arete edo bertuteak lantzeko.