Ninfak

Naiadeak, aintzira eta erreketako ninfak (Waterhouse, 1896)

Greziar mitologian, ninfak (antzinako grezierazko νύμφη hitzetik) hainbat emakume gazte jainkotiarrei emandako izena da, jainkosa nagusiak baina maila beheragokoak, naturako elementuekin, hala nola, itsaso, ibai, baso eta mendiekin lotuak.  Badira ninfa taldeak ere, izen generiko batez adierazten direnak; hala nola, Ozeanidak eta Nereidak itsasoko ninfak dira; Naiadeak, aintzirekin lotutakoak; Driadeak, zuhaitzekin; Oreadak, mendi eta kobazuloetakoak. Ez da erraza ninfaren definizio zehatza ematea; izen arrunt moduan , neska gaztea, andregaia, adierazten du aniztnako greizeraz eta horrela ere erabili zen literatura testuetan; greziar mitologian, berriz, izen propio berezia duten pertsonaia ugari biltzen ditu, ezaugarri komuntzat jainkoen genealogiako emakume gaztea izatea eta naturako entitate bati lotua egotea dituztenak,  hala nola artaldeak eta lorategiak zaindu zein ur-emaileak izatea. Beste batzuetan heroi baten ama edo maitale edo emazte gisa ere agertzen dira. Maiz jainko eta jainkosa nagusien alabak dira, eta batzuetan jainkoekin ere elkartzen dira, beste jainko batzuk sortzeko; esaterako, Hermes jainkoa Atlas jainkoaren eta Maia ninfaren harremanetik sortzen da. Batzuetan, emakume guztiz gizatiarrei ematen zaien izena ere bada, hala nola Helenari eta Peneloperi. Naturarekin duten loturaz gainera, ninfen beste ezaugarri bat haien izaera amodiozko eta erotikoa da, genealogia mitiko eta heroikoetan parte hartzea dakarrena. Beste alde batetik, heroinekin parekatu izan dira, baina bereizi behar dira orokorrean heroinak eta ninfak, heroinak jainkotu egiten diren gizakiak diren bitartean, ninfak giza bidean dauden izaki jainkotiarrak lirateke. 1

Greziar mitologiatik literaturan maiz erabilitako pertsonaia izan da, bereziki Berpizkundetik, eta edertasun aparteko emakumeei izendatzeko metafora moduan ere erabili da.2

Erreferentziak

1.
Díez Platas F. SOBRE NINFAS Y HEROÍNAS EN LA ÉPICA GRIEGA ARCAICA. Fortunatae. 2003.
2.
Ninfa intertextual: actualización de un modelo literario». cvc.cervantes.es. https://cvc.cervantes.es/literatura/aiso/pdf/06/aiso_6_1_029.pdf. Published 2002.