Idiografia eta idiografikoa

Idiografia bereziki gizarte zientzietako ikuspegi epistemologikoa da, non entitate partikularren ezaugarriak bilatzen diren (zientzia nomotetikoetan ez bezala, non lege orokorrak bilatzen diren) eta beraz kontingentea dena (izan  daitekeena edo ez) aztertzen duena. Natur zientzietan ikerketak nomotetikoak diren bitartean, gizarte zientzietan idiografikoak izaten dira.