Nookrazia

Demokrazia eta beste gobernu motak gaindituz, nookrazia arrazoia eta giza adimena nagusi diren gobernu eta gizarte antolamendua da. Horren aurrekariak jakintsuen gobernua proposatzen zuten Sokrates eta Platonengan aurki daitezke (Platonengan, sofokrazia izenarekin, errege filosofoen gobernua aldeztuz). XX. mendean Teilhard de Chardin kristau filosofoak eta kosmismo izeneko eskola filosofikoaren aitzindaria izan zen Vladimir Vernadskyk landu egin zuten kontzeptua, noosfera kontzeptuarekin batera. Berrikitan jendartean eta eztabaida politiko eta sozialetan bereziki zabaldu da, demokraziaren akatsak direla eta, besteak beste kapitalismoaren arazoak (jasangarritasunaren inguruan adibidez) konpontzeko baliagarria ez dela ikusita.