Norberaren konturako langileak eta besteren konturako langileak

Norberaren konturako langileak langile autonomoak dira, modu pertsonalean dihardutenak baino enpresari baten kontura lan egin gabe, haren antolaketa eta agintaritza zuzenetik kanpo. Lan kontraturik gabeko langileak dira, eta beraz haiei ez zaie lan-araudia aplikatzen. Besteren konturako langileak berriz, enpresari baten kontura lan egiten dutenak dira, haren agintaritzapean, lan kontratuan eta dagokion araudian ezarritako baldintzekin.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, trabajadores por cuenta propia y trabajadores por cuenta ajena.