Normatibitate soziala (arau sozialak)

Normatibitate soziala arau sozialak, gizartean subjektu batek erakusten duen jokabideari buruzko erregelak alegia, sortu, eratu, garatu, aplikatu eta legitimizatzeko prozesu, instituzio eta fenomenoen multzoa da. Funtsean, normatibitatea bi eratara gara daiteke: alde batetik, modu formalean, instituzioen bitartez (estatua, bereziki) eta baita ere, informalki, esplizitatu gabeko arauekin.