Normatibitatea

Normatibitatea ekintza edo jarrera bat nolakoa izan beharko litzatekeen ezartzen duen irizpidearen ezaugarria da. Adibidez, "biolentzia ez da erabili behar " baieztapen normatiboa da, biolentziaren erabilera desegokia edo okerra dela adierazten duena. Kontzeptu lausoa da: baieztapen normatiboak zerbait egiteko arrazoi nahikorik ez dagoela adierazten du soilik ala, haratago joaz, baieztapen normatiboak aipatzen duen ekintza edo jarrera gaitzesgarria dela adierazten al da? Beste arazo bat normatibitatearen iturriekin loturik dago: David Hume eta bere jarraitzaileen arabera, arrazoi instrumentala izan beharko litzateke normatibitatearen iturria, baina Kanten arabera irizpide formal gehigarriak errespetatu beharko lirateke normatibitatea ezartzeko.