Nuliparitatea

Nuliparitatea inoiz haurdun egon ez den emakumearen egoera da, edota haurdun egonda haurdunaldia eten egin denean. Aurkako kontzeptua, haurrak izan dituen emakumearena, paritatea da. Nuliparitatea bularreko minbiziaren arrisku-faktoreetako bat da.