Nunquam prandium liberum

Nunquam prandium liberum latinezko esaera, euskaraz "ez dago debaldeko gosaririk" edo itzuli daitekeena, eta ezer ez dela doan edo debalde adierazten duena. Terminoa bereziki liberalismo ekonomikoarekin eta libertarianismoarekin loturiko jarreretatik baieztatzen da, estatuak ustez "eman" egiten duenak, laguntza sozialak eta osasun publikoa kasu, denontzat kostu bat baduela adierazi eta garbi uzteko. Beste testuinguru batzuetan ere erabiltzen da; estatistikan adibidez, egindako estimazio baten errorea gutxitzeko, hartu beharreko laginaren tamaina handitu beharko dela eta beraz kostu handiagoa izango duela adierazteko.