Objektibazioa (objektibizazioa)

Objektibazioa, objektibizazioa edo objektifikazioa subjektu  baten identitatea, nortasuna edo pertsona-izaera baztertu, ezabatu eta objektu edo gauza moduan hartzeko prozesu sozial eta psikologikoa da. Hainbat eremutan gertatzen da, lan arloan langileak objektibatuak dira, lan indar huts gisa hartzen direlako, makina moduan, azkenean alienazioa eragin eta azkenean bere identitatea eta kontzientzia galtzeraino; hain zuzen ere, sistema kapitalistak langileengan sortzen duen esplotazioa eta objektibazioa aipatzeko alienazio terminoa erabiltzen da gehienbat.

Egun, objektibazio terminoa bereziki gorputzari buruz erabiltzen da, emakumearen gorputza objektutzat hartzen delako heteropatriarkatuaren ideologiatik, emakumea gizonek gozatu beharreko goputz gisa irudikatuz , objektibazio hau haratago joan, eta emakumearen gorputzari buruzko kanon estetiko jakinak sorrarazten ditu, emakumeek ere pertsonalki bereganatu egiten dituztenak, autobjektibazio prozesu bati ekinez, sexu-atributuak nabarmenduz hipersexualizaziora helduz. Objektibazioa da finean emakumeak apain eta guapa jartzera, gizonen begietara eder agertzeko, derrigortzen dituen mekanismoa. Objektibazioak sorrarazten dituen emakumearen kanon estetikoak lortzen ez dituen emakumeek despertsonalizazioa, lotsa, antsietatea, depresioa eta azkenean anorexia bezalako nahasmenduak paira ditzakete. Azkenean, kanon estetiko horiek gizonengana heltzen dira, haientzako irudi idealak sortuz.

Objektibazioa medikuntzan ere sumatu den fenomenoa, gaixoak gorputz, kasurik onenean, edo zenbaki huts hartuz.

Erreferentziak