Objektiboa eta subjektiboa

Adibidez, laranja batzuk mahai baten gainean edukita, "laranjak daude hor" diogunean guztiz objektiboa dela esaten dugu; "laranjak atsegin ditut", berriz, subjektiboa. Horrela, objektiboa eta subjektiboa adierazpen, iritzi, pertzepzio eta orohar ezagutza osatzen duten elementuei (adibidean, laranjei buruzkoak) aplikatzen zaizkien kategoriak dira.  Zerbait objektiboa dela esaten da, inoren (hau da, subjektuaren) ikuspuntu edo iritzia kontuan hartu gabe egia edo faltsua denean, egiaztatu egin daitekeenean, eta beraz, egitate, behaketa eta datuetan beste ezertan oinarritzen ez denean. Berriz, zerbait subjektiboa dela esaten da, egia edo faltsua den subjektuaren ikuspegiaren araberakoa denean; beste definizio baten arabera berriz, subjektiboa dena ezingo lizateke egiaztatu, egia/faltsua dikotomiatik kanpo legoke. Subjektibotasuna sinesmen, emozio eta interesetan oinarritzen da beraz, eta pertsona batetik bestera aldatu egiten da.

Ezagutzan eta zientzian objektiboak diren adierazpenak soilik hartu behar dira kontuan, baina gizarte batean harremanak eratzeko, beharrezkoa da subjektiboak diren iritziak alderatzea. Dogmatismoa baztertuz,  zeinaren aldaera bat erabat objektiboa den zientismoa den, Subjektibotasuna gizartearen eraketaren funtsezko osagaia da, beraz.

Ikus, gainera