Obszenitatea

Obszenitatea (obszenoa denaren nolakotasuna, batzuetan lizunkeria edo gordinkeria ere deitua) kontzeptu lausoa eta alde anitzekoa da, morala, artea eta justizia hartzen dituena bere baitan. Aspektu guztiak barnehartzen dituen definizio baten arabera, idealak (hala nola, bertuteak, estetika, ...), guztion ondasun gisa, gogorki urratu egiten dituen ekintza, jokabide edo objektua da. Artean, zirikatu eta probokatu egiten duen hura, estandar artistikoen aldetik begiratuta, baina aldi berean erakarri ere egiten duena. Eztabaidatsua da, noski, zer den obszenoa, tokiaren eta garaiaren arabera gauza bera obszenotzat eta beste muturrean zuzentzat har daitekeelako. Obszenotzat jo ohi dira, adibidez, baina  zalantzaz betiere, pornografia, eta bortxaketa eta torturaren erakustaldiak.1

Erreferentziak