Ogia eta zirkoa

Ogia eta zirkoa (latinezko jatorrian, panem et circenses) herri xeheak kontsumismoarekin (ogia) eta kirola eta beste ikuskizunekin (zirkoa) erakusten duen atxikimendua izendatzeko erabiltzen den esamoldea da, literaltasunetik haratago masen egoismo edo berekoikeria eta konbikzio eta konpromiso politiko falta adierazteko erabiltzen dena. Esaldia Juvenal erromatar idazle satirikoarena da, garaiko erromatar hiritarren jokamolde akritiko eta apatikoa juzgatzeko idatzi zuzen testu batekoa, eta hedaduraz herri xumearen kontzientzia faltsua izendatzeko erabili da XX. mendetik, estatuak herriaren gogo primario horiek  herritarren pasotismo edo inakzioa eta  bake politikoa ziurtatzeko baliatuko lituzkeela adierazteko.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Ogia eta zirkoa"; Gizapedian, 19 ekaina, 2020, https://gizapedia.hirusta.io/ogia-eta-zirkoa/.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, bread and circuses; gaztelaniaz, pan y circo.