Ohikuntza

Ohikuntza ikaskuntza ez-asoziatibo edo estimulu bakarrekoa da, estimuluaren ondorioz subjektuak duen erantzuna gutxitzea dakarrena, estimulua behin eta berriz errepikatzean subjektua nolabait horretara ohitu eta bere hasierako erantzuna abantailarik ez dakarkiola hautematen duenean. Horren adibidea pertsona batek ezagutzen ez duen txakur bat zaunka hastean sentitzen duen beldurra da, denboraren poderioz gutxitzen joango dena, txakurrak zaunka besterik ez duela egiten ikusita. Ohikuntzaren efektua dago estimuluaren maiztasunarekin eta intentsitatearekin dago loturik: zenbat eta maizago izan estimulua, ohikuntza orduan eta sendoagoa izango da; zenbat eta indartsuagoa estimulua, ohikuntzaren efektua orduan eta txikiagoa izango da. Ohikuntza ez da ikaskuntza ez-asoziatibo bakarra: sentsibilizazioa edo asetasuna ere estimuku bakar baten eraginez gertatzen den ikaskuntza da.

Ohikuntza ez da nahastu behar ikaskuntzarekin zerikusia ez duten beste erantzun mota hauekin:

  • nekea, giharren erantzun fisiologikoa besterik ez dena;
  • moldaera sentsoriala, zentzumenek estimuluen errepikapenaren aurrean erantzuteko duten sentikortasunaren gutxitzea.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, habituation; gaztelaniaz, habituación.