Ohiturak eta usadioak

Ohiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan eta morala eta zuzenbidea finkatzeko irizpide gisa erabiltzen dira maiz. Halaber, gizartearen kontrola eta erreprodukzioa ziurtatzeko baliatzen dira.


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Ohiturak eta usadioak"; Gizapedian, abuztua 4, 2018, https://gizapedia.hirusta.io/ohiturak-eta-usadioak/.