Oihal bustien teknika

Ondina uretatik jalgitzen (1882), Chauncey Bradley Ives (1810–1894) eskulturgilearena. Ives-ek estilo neoklasikoa landu zuen, Antzinako Greziako estilo klasikoa berpiztuz, zeinaren oihal bustien teknika ohiko ezaugarria den.

Oihal bustien teknika (italieraz, panneggio bagnato) eskulturan giza anatomia irudikatzeko teknika bat da, arropa gorputzera itsasita balitz bezala (arropa bustita dagoenean gertatzen den bezalaxe) zizelkatzen duena. Antzinako Greziako eskultura klasikotik erabiltzen da, Fidias izanik garai hartan teknika hori gehien eta nabarmen baliatu zuena.

Ikus, gainera

129 hitz
Kategoriak