Oilar-meza

Liturgia katolikoan, oilar-meza Abenduaren 24ko gauerdian ospatzen den meza da, Jesusen jaiotza ospatzen duena. Sixto III. Aita Saindua izan zen, V. mendean, oilar-meza abenduaren 24an ospatzeko erritua ezarri zuena, hain zuzen ere ad galli cantus, oilarra kantatzean, eta hortik mezaren izena.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Misa del Gallo.