Oin Berriko Dekretuak (Planta Berriko Dekretuak)

Filipe V.a Borboikoak jaulki eta ezarri zituen indarrean Oin Berriko Dekretuak.

Oin Berriko Dekretuak edo Planta Berriko Dekretuak Filipe V.a Borboikoak Ondorengotza Gerran garaipena lortu eta gero, 1707-1716 bitartean, indarrean jarri zituen dekretu-multzoa dira. Dekretu horien ondorioz, Aragoiko Erresumari (gehienbat egungo Katalunia, Valentziako Komunitatea, eta Balear Uharteak) foruak eta erakundeak, eta beraz independentzia, kendu eta Gaztelako Erresumako legedia ezarri zitzaien. Dekretu horien bitartez, oin edo marko juridiko berria jarri zen indarrean lurralde haietan. Nafarroak, Giouzkoak, Arabak eta Bizkaiak ordea,  atxiki egin zituzten euren foruak, Ondorengotza Gerran Filipe V.aren alde egiteagatik sari moduan edo.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Decretos de Nueva Planta.