Oinarriko puntuak (puntu basikoak)

Ekonomian, eta bereziki finantzetan, oinarriko puntu edo puntu basiko bat interes, kotizazio edo beste magnitude batean gertatzen den %0.01eko gehikuntza edo magnitudea da. Adibidez, interes-tasa %0.12 igo bada, 12 oinarriko puntu igo dela esaten da.