Oinarrizko industria

Industria siderurgikoa oinarrizko industria nagusienetakoa da. Kredituak: Bundesarchiv, Bild 183-R85625 / CC-BY-SA 3.0

Oinarrizko industria beste industrientzako gaiak eta produktuak ekoizten dituen industrien multzoa da, hala nola siderurgia eta petrokimika. Gehienetan, industria astunak dira, azpiegitura eta lehengai kopuru handiak behar izateaz gainera, eskala handian ekoizten dutelako.