Oinplanoa (arkitektura)

Amiens katedraleko oinplanoa.

Arkitekturan, oinplanoa eraikin baten sekzio horizontal bateko planoa da, ikuslea gainetik egongo balitz bezala. Nolabait esateko, oinplanoak eraikin bat ebaki egiten du altuera jakin batetik, eta gaineko elementu eta egiturak ezabatuta, eraikina gainetik nolakoa izango litzatekeen erakusten du. Eraikinak irudikatzeko erabiltzen den beste planoa altxaera edo aurretiko bista da, eraikinak albo batetik irudikatzen dituena.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, planta; ingelesez, floor plant.

97 hitz
Kategoriak