Oligopolizazioa

Ekonomian, oligopolizazioa sektore ekonomiko batean enpresen kontzentrazioa handitu eta finean oligopolioak sortzeko prozesua da. Bereziki, magnitude hnadiko eskala-ekonomiak eta kostu marjinal beherakorrak dituzten sektore ekonomikoetan gertatzen da, eta enpresen fusioen eta erosketen bitartez gertatzen da, maiz botere finantzarioaren eskutik. Oligopolizazioa kapitalismo aurreratuaren ezaugarria da.