Omnibus inkesta

Omnibus inkesta aldi berean eta galdetegi berdina erabiliz gai batzuei buruzko informazioa jasotzen duen inkesta da, kostuak murriztu eta denbora gutxian informazio handia jasotzearren. Gai desberdinak landu arren, ez da komeni oso gai desberdinak ukitzea, lagina gai guztietarako adierazgarria izan dadin.