Ondare-masa

Kontabilitatean, ondare-masak enpresa baten ondarea osatzen duten antzeko elementuen multzo homogeneoak dira, funtzio ekonomiko edo finantzario berdina betetzen dutenak. Ondare-masa nagusiak aktiboa (enpresaren inbertsioak jasotzen dituena), ondare garbia (funtsean, kapitalera egindako ekarpenak) eta pasiboa (kanpo finantzazioa) dira.

Beste alde batetik, aktiboa korrontea eta ez korrontea, eta pasibo korrontea eta ez korrontea jasotzen dira, inbertsio eta finantzazioak epe laburrekoak (korronteak) edo ertain edo luzekoak (ez korronteak) diren. Masa horietako bakoitzean, beste ondar-masa zehatzago biltzen dira; adibidez, aktibo korrontean erabilgarria, bihurgarria eta izakinak biltzen dira.

Ondare-masen artean kontabilitate-ekuazio hau betetzen da: aktiboa=ondare garbia+pasiboa. Horretaz gainera, pasiboko masa edo finantzazio-mota desberdinek modu egokian finantzatu behar dituzte aktibo edo inbertsioak, finantza-oreka egon behar da alegia.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, masa patrimonial.