Zuzenbideak, eskubide besterenezinak eta ondasun besterenezinak hirugarren pertsona bati transmititu ezin dakizkiokeen haiek dira. Definizioz besterenezinak dira eskubide pertsonalak, pertsona bakoitzari pertsona izateagatik dagozkionak, hala nola giza eskubideak. Besterenezinak dira, halaber, pertsona bat identifikatzen duten agiriak eta kargu publikoak. Ondasun besterenezinak dira bestalde, ondasun publikoak orokorrean (hondartzak, airea, itsasoa, ...).
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, derechos y bienes intransferibles, inalienables.
Loturiko artikuluak
Betebehar fiduziarioaBetebehar fiduziarioa, betekizun fiduziarioa edo obligazio fiduziarioa beste pertsona baten on edo probetxurako erabakiak hartu eta jokatzeko obligazioa da, norberaren interesei erreparatu gabe. Obligazio fiduziarioa dute medikuek, gaixoarekiko,…
Zuzenbide objektiboa eta eskubide subjektiboaZuzenbide objektiboa zuzenbideak gizartean elkarbizitza bermatzeko ezartzen duen arau multzoa da. Eskubide subjektiboa berriz, zuzenbide objektiboan oinarrituta, alderdi edo subjektu batek eskuratzen duen ahalmen juridikoa da, alderdi batzuen…
Atzeraeragina (zuzenbidea)Zuzenbidean, ekintza juridiko bat atzeraeraginezkoa dela esaten da iraganean efektuak sorrarazten dituenean. Adibidez, autobusean txartelik gabe bidaiatzeari zigorra kentzen dion legea atzeraeraginezkoa da, iraganean txartelik gabe joan eta…