Ondasunen komunitatea

Espainiako ordenamendu juridikoan, ondasunen komunitatea pertsona juridiko batzuen artean adostu eta ezarri egiten den kontratua da, zeinaren arabera ondasun multzo bat haien jabetza komunekoa dela ezartzen den, eskrituretan jarritako partaidetza-kuoten arabera. Partaideei komunero detzen zaie. Ondasunen komunitatean, eta partekatzen duten pertsona juridikoek euren izaera, ardura, eskubide eta obligazio indibidualak atxikitzen dituzte, elkarte edo sozietaterik osatu gabe, hots pertsonalitate juridikoa komuneroena da betiere eta indibiduala. Enpresa txikiak sortzeko batzuetan erabiltzen den forma juridikoa da. Ondasunen komunitatea sozietatea ez denez, ez dute sozietateen gaineko zerga ordaintzen, eta komunero bakoitzak indibidualki ordaindu ditu zorrak; edonola ere, erantzunkizun ekonomikoa erabat solidarioa eta mugagabea da komuneroen artean.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, comunidad de bienes.