Ongietorria

Ongietorria igarotze erritu batzuek hartzen duten formetako bat da. Forma positiboa da, alaitasun giroan ospatu ohi dena, egoera edo talde berrira sartzen dena zorionduz, bere gertuko nahiz talde berrikoen eskutik bereziki. Ohikoa da halaber kanpokoari hospitalitatea eskaintzen zaionean, maiz bertako guztien harrera abegitsuaz, oturuntza kolektiboez eta opariez. Euskal Herrian, ETAko presoei kartzelatik irtetean egindako ongietorriak eztabaidatsuak izan dira, haien biktimen berbiktimizazioa dela gaitzetsiz batzuen aldetik, eta maitatuari maitasuna adierazteko eskubidea aldarrikatuz besteen aldetik.