Ontologia eta ontologikoa

Ontologia (antzinako grezierazko tin ὤν , ôn, ontos, « dena » eta λόγος , logos, «hizkuntza, pentsamendua», hitzetatik) izateari eta existentziari buruzko pentsamendua da, bereziki errealitatearen eremuetan hauteman daitezkeen egitura, objektu, propietate, gertaera, prozesu eta horien arteko loturei dagokienean. Metafisikaren adar bat da.  Ildo beretik, ontologia bat munduaren kontzeptualizazio eta oinarrizko ikuspegi esplizitu eta formala ere bada, mundua nolako objektuez osaturik dagoen eta horiena arteko harremanak zehazten dituena. Ontologikoa ontologiari dagokiona da.